
2010ko Irailaren 25a, larunbata...
Goiza zen, bat-batean bertsoak entzun nituen urteak hutsik zeramatzan hormen artean. Konturatu nintzen gazte talde baten eskutik, bertso eskola bat hasia zela. Hasieran gaztetxo kuadrila bat biltzen zen, baina laster bertsotarako grina zuten batzuk geratu dira, nire barrena soinuz betez. Asteak joan, asteak etorri hemen itxaroten ditut ateak zabal-zabalik desalojoa hurbil izan dudan arren. Noizbehinka beraien falta sumatzen dut, baina badakit hurrengo asteburuan berriz ere euren ahotsek zirrara sortuko didatela.
Orain gutxi, urtebete ospatu zuten, bizitza eman zidatenetik, bapo bazkaldu ostean, topa egin zuten nire omenez. Burrunba sumatu nuen, ileak zut, begiak dir-dir, bihotza taupadaka zoratzeko zorian. Larunbateroko goizak lez, topa egiteko bertsotan aritu ziren!!! Jakin badakit egunen batean nire bihotzak taupatzeari utziko diola, gazte hauek etxean bizirautea udalaren esku zikinetan baitago.
Orain gutxi, urtebete ospatu zuten, bizitza eman zidatenetik, bapo bazkaldu ostean, topa egin zuten nire omenez:
Hamaika aldiz amestu eta ospatu dugu urtebete,
nahizta udalak ta USURPOSAK
jarri desalojo epe,
baina gazteok daukagu giltza,
ta gaztetxoek etxeari bizitza,
hasieratik jo ta ke,
KOSKOENEA sentipenen dantza,
ta koskopeña ez izan zalantza,
ozen kantatu nezake...
BIHOTZA OKUPATU DIDATE!!!
nahizta udalak ta USURPOSAK
jarri desalojo epe,
baina gazteok daukagu giltza,
ta gaztetxoek etxeari bizitza,
hasieratik jo ta ke,
KOSKOENEA sentipenen dantza,
ta koskopeña ez izan zalantza,
ozen kantatu nezake...
BIHOTZA OKUPATU DIDATE!!!
Burrunba sumatu nuen, ileak zut, begiak dir-dir, bihotza taupadaka zoratzeko zorian. Larunbateroko goizak lez, topa egiteko bertsotan aritu ziren!!! Jakin badakit egunen batean nire bihotzak taupatzeari utziko diola, gazte hauek etxean bizirautea udalaren esku zikinetan baitago.
KOXKOENEAKO BERTSO TALDEA
No hay comentarios:
Publicar un comentario